Ikastetxea - Julian Gayarre Ainariak - Ikasnova
Ikastetxea - Julian Gayarre Ainariak
Ikastetxea
Ikastetxea
Ikastetxe publikoa, landa eremukoa eta eskualdekoa da. Haur Hezkuntza osoa eta Derrigorrezko osoa ematen ditu. Heziketa hiru hizkuntza eredutan ematen du eta kalitatezko heziketarekin konprometiturik dago.
Ikastetxe hau bere inguru sozio-geografikoko hezkuntza eskaintza bakarra da: Erronkaribarko ikastetxea. Erantzukizun hau bere gain hartzen du. Eta inguru honetako giza, hizkuntz, kultur eta ingurune ondareak balioztatzen ditu. Gaur egungo jendartearen eskaerei erantzuten dien ikastetxea da. Ikasleak eta irakasleak etengabe ikastera eta teknologia berriak erabiltzera bultzatzen ditu. Hezkuntza komunitateko kide guzien parte hartzea sustatzen duen ikastetxea da. Begirunearekin, elkarrizketarekin eta gatazkak era baketsuan konpontzearekin konprometiturik dago.
Aniztasuna eta pluraltasuna baloretzat hartzen ditu, hauekiko errespetua bermatzen du eta hauen beharrei erantzuten die. Heziketa osoa eta integratzailea bermatzen duen ikastetxea da, ikasle bakoitzaren gaitasunak errespetatzen ditu eta hauen garatzea ahalbidetzen du. Horretarako metodologia aktiboak eta IDUa aintzat hartzen ditu.