Xedea, ikuspegia eta balioak - Julian Gayarre Ainariak - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - Julian Gayarre Ainariak
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Xedea
- (ZER) Ikastetxe publikoa, landa eremukoa eta eskualdekoa da. Haur Hezkuntza osoa eta Derrigorrezko osoa ematen ditu. Heziketa eleanitza eta kalitatezkoarekin konprometiturik dago.
- (NON) Ikastetxe hau bere inguru sozio-geografikoko hezkuntza eskaintza bakarra da: Erronkaribarko ikastetxea. Erantzukizun hau bere gain hartzen du. Eta inguru honetako giza, hizkuntz, kultur eta ingurune ondareak balioztatzen ditu.
- (NORI) Gaur egungo jendartearen eskaerei erantzuten dien ikastetxea da. Ikasleak eta irakasleak etengabe ikastera eta teknologia berriak erabiltzera bultzatzen ditu.
- (NORI) Hezkuntza komunitateko kide guzien parte hartzea sustatzen duen ikastetxea da. Begirunearekin, elkarrizketarekin eta gatazkak era baketsuan konpontzearekin konprometiturik dago.
- (NOLA) Aniztasuna eta pluraltasuna baloretzat hartzen ditu, hauekiko errespetua bermatzen du eta hauen beharrei erantzuten die.
- (NOLA) Heziketa osoa eta integratzailea bermatzen duen ikastetxea da, ikasle bakoitzaren gaitasunak errespetatzen ditu eta hauen garatzea ahalbidetzen du. Horretarako metodologia aktiboak eta IDUa aintzat hartzen ditu.
Ikuspegia
Ikuspegia
- Ikasleak bere osotasunean garatuko ditu, horien aniztasuna errespetatuko du eta bizitzako arlo guztietan jaioak izateko prestatuko ditu.
- Ikasleen autonomia eta esku hartzea indartuko ditu. Beraien inguruko iraupenean engaia daitezen prestatu nahi ditu.
- Ikasleen emaitza akademiko onak ahalbidetuko dira.
- Erronkaribarko landa-ikastetxea den bezaibatean, bertako familien parte hartzea, bere inguruko elkarteekin lankidetza, eta inguruko bertze ikastetxeekin harremana sustatuko ditu (Irubide, Agoitz, Otsagabia, Garralda, CRA Río Aragón, Arette, Zuberoa).
- Erronkaribarko landa-ikastetxea den bezaibatean, ibarrak bere baitan biltzen duen ondare osoa 4 urteko zikloetan landuko da: 23-24 Guarpenari ez zau akabatan tenpra (memoria), 24-25 Usitik xin ugatxera xoan (baliabide naturalak), 25-26 Ainariak bolan (migrazioak…), 26-27 Gure arbasoen lekukoari eutsiz (laborariak eta abeltzainak)
- Bizikidetza proaktiboa, norberaren eta eskola komunitatearen heziketarako iturri, sustatuko da eta komunitatearen onki-izate pertsonala ere landuko da Onkizate izeneko batzordearen bidez, helburu hauek dituela: Emozio Hezkuntza / Educación emocional, Autoezagutza / autoconocimiento, Harremanak / relaciones, Zaintza / cuidados, Aniztasuna / diversidad, hezkidetza /Coeducación / Bizi osasuntsua (psikikoa) / vida saludable (mental)
- Inguruarekiko oreka landuko da Ingoreka izeneko batzordearen bidez, helburu hauek dituela: Elikadura / alimentación, Jasangarria (natura errespetatzea...) / sostenible (respeto naturaleza...), Teknologi arduratsua / tecnologías responsables (digitalizazio planean zehaztuta), Kontsumo arduratsuak / Consumos responsables, Patio horniketa, Osasun fisikoa.
- Erronkaribarrarekiko lotura landuko da Ibarra izeneko batzordearen bidez, helburu hauek dituela: Landa identitatea / identidad rural, Komunikatiboa / comunicativa, Ibarra / valle, Komunitarioa / comunitaria, Belaunaldiartekoa / Intergeneracional, Irekia / abierta
- Etengabeko berritze pedagogikoa landuko da: irakasleak etengabe prestatuz, pedagogian gaurkotuz jendarte aldakorreko erronkei erantzuten ahal izateko eta teknologia berriak egokiro eta neurriz txertatuz betiere ikasleen onerako denean. Batzordearen helburuak hauek dira: parte hartzea / participación, Kritikoa / crítica, Iniziatibaduna / con iniciativa, Sortzailea / creativa, Dinamikoa / dinámica, Esperimentala
- Euskaren ezagutza zein erabilpenaren normalizazioa sustatuko da Uskara eta Euskal Kultura izeneko batzordearen bidez, helburu hauek dituela: Eskola Euskalduna, Musika eta literatura (kantutegia), Euskal kultura
- Eleaniztasuna sustatuko da. Nafarroako hizkuntzak jakiteaz gain, bertze hainbat hizkuntza ikastea sustatzen du.
- Hezkuntza Departamentuak emandako araubideak aintzat hartuko dira eta ikastetxearen kudeaketa aldiro hobetuko da kalitatearekiko konpromisoa berretsiz.
Balioak
Balioak
- Landa eskola. Landa eskola izatearen garrantziaren jakitun gara.
- Lankidetza. Helburu partekatu bat lortzeko gaitasunak, jakintzak eta esperientziak trukatzean oinarrituriko barne eta kanpo lankidetza.
- Ahalegina. Aldiro hobetuz joateko, eta norberaren gaitasunak garatzeko oinarria den ahalegina.
- Erantzukizuna. Lanarekin, jarduerekin eta jarrerekin erantzukizuna.
- Aniztasuna aberastasun iturritzat hartu.
- Begirunea. Pertsonekin, kulturekin eta ingurunearekin begirunea.
- Elkarrizketa. Elkarrekin begirunea izateko, elkar ezagutzeko, eta gatazkak konpontzeko nahitaezko tresna den elkarrizketa.
- Elkartasuna. Bertzeak onartzera eta haien beharrekin inplikatzera garamatzan elkartasuna.
- Hezkidetza. Ikasleen sexua zen den ere, ikasle guztiek osoki garatzeko berdintasuna izanen dute.
- Gogo kritikoa, nork bere buruarekin eta gizartearekin, eginikoa ebaluatzeko eta erronka berriak ateratzeko.