Zaltua inauguratuta - Julian Gayarre Ainariak - Ikasnova
Zaltua inauguratuta - Julian Gayarre Ainariak
Zaltua inauguratuta
2026/10/08
ZALTUA, natur eta ingurumen-hezkuntzako espazio berria zabalik Erronkariko eskolaren ondoan
Erronkariko Eskolak ZALTUA inauguratu zuen setemeraren 29an. Ekitaldian Erronkariko Eskolako ikasleek eta irakasleek parte hartu zuten, baita presente egon ere Erronkariko Udala, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentua, Erronkaribarko Batzarrea, Fundación Caja Navarra, eta Fundación “la Caixa”.
Ikasgelatik naturara
ZALTUA proiektuaren helburua natura ikasleen eguneroko bizitzara hurbiltzea da, Erronkariko inguruneak eskaintzen dituen hezkuntza-aukerak aprobetxatuz. Espazio berriari esker, ikasleek eskolako esparrutik atera eta aire zabalean jarduera pedagogikoak eginen dituzte, behaketa, esperimentazioa eta ingurumenaren ezagutza sustatuz. Erabilera pedagogiko eta ludikoa aberasteko elementuak txertatu dira, besteak beste, zurezko egiturak, anfiteatro txiki bat, jolas-guneak, Phenoclim proiekturako zuhaitz landaketa...
Ikasleak, inaugurazioko protagonistak
Ekitaldiko une nagusietako bat ikasleek zuhaitzen landaketa izan zen.
Proiektu irekia
Proiektuak tokiko komunitateak partekatzeko eta erabiltzeko gune bihurtu nahi du ZALTUA.
Proiektuak Erronkariko Udalaren eta Fundación Caja Navarra-k eta Fundación “la Caixa”-k bultzatutako Innova Programaren laguntza du, Rural esparruan. Erronkariko hezkuntza-komunitateak naturara hurbiltzeko eta lurraldearen hezkuntza-potentziala aprobetxatzeko egindako lanaren jarraipena da.
ZALTUAren inaugurazioarekin etapa berri bat hasten da. Espazioa ikasleekin, irakasleekin eta tokiko komunitatearekin batera hazten eta garatzen joanen da.
