ONKI XIN 26-27 Ikasturtera - Julian Gayarre Ainariak - Ikasnova
ONKI XIN 26-27 Ikasturtera - Julian Gayarre Ainariak
ONKI XIN 26-27 Ikasturtera
2026/09/04
Kaixo familiak,
Gaur kasturte berriari ekin diogu. Ikasturte hasiera, gozoa eta samina izan da aldi berean. Gozoa, elkar berriro ikusteko eta elkarrekin egoteko aukera izan dugulako; eta samina, Miloud eta Aimraneren falta sentitu dugulako. Haien faltak eta galerak emozio ugari ekarri dizkigu: tristura, hutsunea, oroitzapenak, agian haserrea edo nahasmena ere bai. Sentimendu horiei guztiei lekua egin diegu, eta elkarrekin eginendiogu aurre bizi dugunari.
Emozioak dantzan izan baditugu ere, elkarrekin ikasturteari goxotasunez hasiera eman diogu. Ikasturtea guztitan bezala, egitarau berezi prestatu dugu lehen egun honetarako eta patioan jolasak izan ditugu. Beroa iragarrita zegoenez, jolasetarako bainujantzia eta toaila ekarri ditugu eta ederki erabili ditugu.
Azkenik, dagoeneko dokumentazioa bidali genuen arren, badaezpada ere, hemen txertatzen dizkizuegu HLHko ikasturte hasierako jarraibideen dokumentua eta DBHkoa.
Hasi gara hasi 2026/27ko ikasturteko bidea. 
Egutegia 26-27
Garraioaren ordutegia setemeran
Jantoki zerbitzua lehen egunetik -setemerak 4 - egonen da HH eta LHkoentzat. DBHko ikasleek etxean bazkalduko dute.)
Ordutegiko geralekuen ordu guztiak gutxigorabeherakoak dira.
|
RUTA 0606 |
Uztarroze Uztárroz |
Izaba Isaba |
Urzainki Urzainqui |
Erronkari Roncal |
|
Xoan Ida |
8:30ean 8:30h. |
8:45ean 8:45h. |
8:50ean 8:50h. |
8:55ean 8:55h. |
|
Xin Vuelta |
15:40an 15:40h. |
15:20an 15:20h. |
15:10ean 15:10h. |
15:00ean 15:00h. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
RUTA 0605 |
Bidankoze Vidángoz |
Burgi Burgui |
Garde Garde |
Erronkari Roncal |
|
Xoan |
8:20an 8:20h. |
8:30ean 8:30h. |
8:45ean 8:45h. |
8:55ean 8:55h. |
|
Xin Vuelta |
15:40ean 15:40h. |
15:30ean 15:30h. |
15:15ean 15:15h. |
15:00ean 15:00h. |
