Campaña recogida móviles - Julian Gayarre Ainariak - Ikasnova
Campaña recogida móviles - Julian Gayarre Ainariak
ZURE MUGIKOR ZAHARREK BIZITZAK SALBA DITZAKETE!
2026/02/13
ZURE MUGIKOR ZAHARREK BIZITZAK SALBA DITZAKETE! 🌍
👋 Kaixo! Ainariak institutuko DBH 3 eta 4ko ikasleak gara eta mezu garrantzitsu bat dugu zuentzat. 📱
🤔 Badakizu zer dagoen zure mugikorraren atzean?📱
👉 Sufrimendua 👉 gerrak 👉 lan-esplotazioa (haurrena barne) 👉 baso-suntsiketa.
📱➡️ Hori guztia koltan izeneko mineralarekin lotuta dago, batez ere Kongoko Errepublika Demokratikoan erauzten dena.
⚠️ Mugikor bat erosten dugun bakoitzean, biolentzia eta gerra finantza ditzakegu... baina bada aukera bat horri buelta emateko! 🔄
♻️ ZER EGIN DEZAKEZU ZUK? 📱
Koltana birziklatu daiteke! Erabiltzen ez dituzun mugikorrak/gailu elektronikoak birziklatu (mugikorrak, tabletak, erloju digitalak, GPSak...) eta teknologia arduraz kontsumitu.
📢 Horregatik martxan jarri dugu kanpaina hau (koltanEZblai):
Alboan Fundazioarekin elkarlanean. Haiek arduratuko dira gure gailu elektronikoak biltzeaz eta birziklatzeaz.
📍 NON UTZI? (📅Martxoaren 6ra arte):
🛒Salvatierran: Beatrizen dendan
🛒Burgin: Covirán/Sandraren dendan.
🏫Bidankozen: Udaletxean.
🏫 Erronkari: eskolan.
🛒Izaban: Isaroia dendan.
☕ Uztarrozen: Royé tabernan.
🙏 Mesedez, zabaldu mezu hau zure ingurukoen artean! Eskerrik anitx!
Mundua hobe bat eraikitzea gure esku dago. Egin kontsumo arduratsua eta birziklatu! 🌍💚
