ZURE MUGIKOR ZAHARREK BIZITZAK SALBA DITZAKETE!

2026/02/13

ZURE MUGIKOR ZAHARREK BIZITZAK SALBA DITZAKETE! 🌍

👋 Kaixo! Ainariak institutuko DBH 3 eta 4ko ikasleak gara eta mezu garrantzitsu bat dugu zuentzat. 📱

🤔 Badakizu zer dagoen zure mugikorraren atzean?📱

👉 Sufrimendua 👉  gerrak 👉 lan-esplotazioa (haurrena barne) 👉 baso-suntsiketa.
 

📱➡️ Hori guztia koltan izeneko mineralarekin lotuta dago, batez ere Kongoko Errepublika Demokratikoan erauzten dena.

⚠️ Mugikor bat erosten dugun bakoitzean, biolentzia eta gerra finantza ditzakegu... baina bada aukera bat horri buelta emateko! 🔄

♻️ ZER EGIN DEZAKEZU ZUK? 📱
Koltana birziklatu daiteke! Erabiltzen ez dituzun mugikorrak/gailu elektronikoak birziklatu (mugikorrak, tabletak, erloju digitalak, GPSak...) eta teknologia arduraz kontsumitu. 

📢 Horregatik martxan jarri dugu kanpaina hau (koltanEZblai):
 Alboan Fundazioarekin elkarlanean. Haiek arduratuko dira gure gailu elektronikoak biltzeaz eta birziklatzeaz.

📍 NON UTZI? (📅Martxoaren 6ra arte):

🛒Salvatierran: Beatrizen dendan

🛒Burgin: Covirán/Sandraren dendan.

🏫Bidankozen: Udaletxean.

🏫 Erronkari: eskolan.

🛒Izaban:  Isaroia dendan. 

☕ Uztarrozen: Royé tabernan.

🙏 Mesedez, zabaldu mezu hau zure ingurukoen artean! Eskerrik anitx!

Mundua hobe bat eraikitzea gure esku dago. Egin kontsumo arduratsua eta birziklatu! 🌍💚