Hezkuntza-komunitate osoa erabat hunkituta eta saminduta gaude - Julian Gayarre Ainariak - Ikasnova
Hezkuntza-komunitate osoa erabat hunkituta eta saminduta gaude - Julian Gayarre Ainariak
Hezkuntza-komunitate osoa erabat hunkituta eta saminduta gaude
2026/07/17
Hezkuntza-komunitate osoa erabat hunkituta eta saminduta gaude Uztailaren 15eko ezbehar tragikoaren ondorioz, zeinetan, gure bi ikasleek eta bere amak bizia galdu zuten. Erabat atsekabetuta gaude, gertatutakoa ezin asimiliatu.
Une gogor hauetan, gure maitasun guztia, doluminik zintzoenak eta gertutasun osoa adierazi nahi dizkiegu familiari eta hurbileko guztiei. Baita, eskola komunitatea osatzen dugun guztiei ere: ikasle, familia, irakasle eta langileei. Galera honek mina eragin digu ikastetxe osoari eta bailaran bizi garen komunitate osoari. Izan ere, eskola txikia gara eta komunitatean bizi gara. Gure txiki guztiek elkarrekin oso harreman estua dute, adinkideak ez izanik ere. Egunerokoan, eskolan, patioan, parkean, eskolaz kanpoko ekintzetan, herrietako bizitzan… denok elkarrekin egoten gara. Honek, are mingarriagoa egiten du gure ikasleen galera, bai eskolan, bai eta Erronkariko Ibaxa osoan ere.
Eskolako bi lagun galdu ditugu, baina haien irribarre politak betirako iltzatuta geldituko dira gure bihotzean eta haien oroitzapena bizirik gure baitan.
Jaso ezazue gure partez besarkadarik handiena une latz hauetan. Zuen eskura gaude beharko zenutenerako.
Julián Gayarre eskola eta Ainariak Institutuko Zuzendaritza taldeak eta Apymak sinatuta.
