Erronkaribarko ikasleak ardibidean - Julian Gayarre Ainariak - Ikasnova
Erronkaribarko ikasleak ardibidean - Julian Gayarre Ainariak
Erronkaribarko ikasleak ardibidean
2026/09/21
Setemeraren 21ean Otaldarren ardien artean Erronkariarren Ardibidea egin genuen. Milurteko tradizioa biziarazi genuen komunitate osoak eta gure ikasleek aktiboki bizi izan zuten toki gutxitako eskoletan praktikara eraman daitekeen curriculum propio eta aberatsa. Artzainei ere omenaldia egin genien Asolazen.
Hemen duzue gure ikasleek artzainei bihotzez idatzitakoa:
ARBASOAK ETA ONDAREA
Julián Gayarre eta Ainariak institutuko ikasleak gara, erronkaritarrak. Zuei eskertzera etorri gara, gure kultura, ondarea eta hain zuzen ere abeltzaintza mantentzeagatik. Oso harro gaude Ibar honetan bizitzeaz, kultura hau izateaz. Oso pozik gaude jakiteaz zuek gure kultura, ohiturak eta abeltzaintzarekin jarraitzen duzuela.
Ez gaude oso ziur, baina gehienon familietan, gure arbasoak artzain izan dira. Egiten duzuen lana oso garrantzitsua da, ibar honetarako abeltzaintza guztia da. Zer izango zen ibara hau artzainik gabe? Oso garrantzitsua da ohiturak jarraitzea eta gure ondarea mantentzea. Mila aldiz eskertuko dizuegu egiten duzuen guztia.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu gure arbasoen kultura, ohiturak eta ondarea jarraitu duzuelako. Oso harro egon behar zarete gure ohiturak segitzeagatik zeren artainak eta abeltzainak oso parte garrantzitsua dira gure ibarrerako. Oso pozik etorri gara ekitaldi honetara gauza gehiago jakin nahi genuelako artzainen eta abeltzaintzari buruz. Bihotzez eskerrik anitx!!
