Eñaut Elorrieta Erronkaribarko ikasleekin

2025/11/24

Ostegunarekin, hilaren 20an, Eñaut Elorrieta musikari handia izan genuen eskolan Musikariak Ikastetxean programaren eskutik. Ordu beteko bi saio egin zituen eta haietan bere ibilbidean zehar hain ezagunak bihurtu diren abesti batzuk jotzeaz gain, euskal musikak XX. mendean eta gaur egunera arte izan duen bilakaeraren gaineko saio didaktiko zein aberatsa egin zuen, gure ikaslego eta irakaslegoaren aberasgarri. 

Mila esker Eñaut eta nahi duzun arte!

Musikariak ikastetxean programaren eskutik  punta-puntako euskaraz sortzen duten hainbat musikariren lanaz zuzenean gozatu ahal izan ditugu gure ikastetxean azken urteetan. 

Jarraian horien guztien zerrenda eta haien musikaz gozatu ahal izateko esteka bana:

* Eñaut Elorrieta (25/26)

* Paxkal Irigoyen (24/25)

* Rafa Rueda (23/24)

* Aguxtin Alkhat (22/23)

* Ibai Osinaga (21/22)

* Jon Basaguren (19/20)