Jantokia - Julian Gayarre Ainariak - Ikasnova
Jantokia - Julian Gayarre Ainariak
Eskolako jantokia
JANTOKIKO KUDEAKETA
JANTOKIKO KUDEAKETA
Gure ikastetxea zonaldekoa izanik, zerbitzu hau Nafarroako Gobernuaren ardurapean dago. Haur Hezkuntzatik, Bigarren Hezkuntzarainoko ikasleek garraioa partekatzen dute. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek asteko bost eskola egunetan ikastetxean bazkaltzen dute: astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiralean, iraila eta ekainekoak barne.
DBHko ikasleek astelehen, astearte, asteazken eta ostegunean, urriaren 3tik aurrera eta maiatzaren 31 arte, ikastetxean bazkaltzen dute. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek 14:00tik 15:00ra jantokian bazkaltzen dute, ondoren 15:00tatik 16:00ra extraeskolarra dutelarik. DBHko ikasleek 15:00etatik 16:00ra egiten dute.
IRAILEAN, EKAINEAN ETA OSTIRALETAN DBH-ESO ko ikasleek ez dute jantokian bazkaltzen.
Bazkalondoren, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak 15:00ak bitartean eta DBHkoak 16:00ak bitartean atsedenaldian egoten dira.
Zerbitzu Osagarrien Atalak 2021-2022 ikasturtean jantoki zerbitzua “AUSOLAN” enpresari esleitu zion hurrengo 5 ikasturteetarako. Enpresa arduratzen da elikagaiak erosteaz, langileak kontratatzeaz, menuak diseinatzeaz eta ikastetxean bertan janaria prestatzeaz.
Irailetik ekainera bitarte, astelehenetik ostiralera, ikastetxea arduratuko da jantokiaren kudeaketaz.
Ikastetxeak eskola kontseiluarekin batera Paula Bezunartea eta Arantxa Iriarte izendatu zituen eskola-jantokiko kudeaketa aurrera eramateko, Paula Bezunartea arduradun eta Arantxa Iriarte administrari direlarik.
Jantokiarekin lotutako edozein aferetarako (faltak, noizbehinka joatea, kobrantzak, zalantzak, menu aldaketak), jarri harremanetan honako posta elektroniko honen bidez: cproncal@educacion.navarra.es.