Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

  • (ZER) Ikastetxe publikoa, landa eremukoa eta eskualdekoa da. Haur Hezkuntza osoa eta Derrigorrezko osoa ematen ditu. Heziketa eleanitza eta kalitatezkoarekin konprometiturik dago.
  • (NON) Ikastetxe hau bere inguru sozio-geografikoko hezkuntza eskaintza bakarra da: Erronkaribarko ikastetxea. Erantzukizun hau bere gain hartzen du. Eta inguru honetako giza, hizkuntz, kultur eta ingurune ondareak balioztatzen ditu.
  • (NORI) Gaur egungo jendartearen eskaerei erantzuten dien ikastetxea da. Ikasleak eta irakasleak etengabe ikastera eta teknologia berriak erabiltzera bultzatzen ditu.
  • (NORI) Hezkuntza komunitateko kide guzien parte hartzea sustatzen duen ikastetxea da. Begirunearekin, elkarrizketarekin eta gatazkak era baketsuan konpontzearekin konprometiturik dago.
  • (NOLA) Aniztasuna eta pluraltasuna baloretzat hartzen ditu, hauekiko errespetua bermatzen du eta hauen beharrei erantzuten die.
  • (NOLA) Heziketa osoa eta integratzailea bermatzen duen ikastetxea da, ikasle bakoitzaren gaitasunak errespetatzen ditu eta hauen garatzea ahalbidetzen du. Horretarako metodologia aktiboak eta IDUa aintzat hartzen ditu.

Ikuspegia

  • Ikasleak bere osotasunean garatuko ditu, horien aniztasuna errespetatuko du eta bizitzako arlo guztietan jaioak izateko prestatuko ditu.
  • Ikasleen autonomia eta esku hartzea indartuko ditu. Beraien inguruko iraupenean engaia daitezen prestatu nahi ditu.
  • Ikasleen emaitza akademiko onak ahalbidetuko dira.
  • Erronkaribarko landa-ikastetxea den bezaibatean, bertako familien parte hartzea, bere inguruko elkarteekin lankidetza, eta inguruko bertze ikastetxeekin harremana sustatuko ditu (Irubide, Agoitz, Otsagabia, Garralda, CRA Río Aragón, Arette, Zuberoa).
  • Erronkaribarko landa-ikastetxea den bezaibatean, ibarrak bere baitan biltzen duen ondare osoa 4 urteko zikloetan landuko da: 23-24 Guarpenari ez zau akabatan tenpra (memoria), 24-25 Usitik xin ugatxera xoan (baliabide naturalak), 25-26 Ainariak bolan (migrazioak…), 26-27 Gure arbasoen lekukoari eutsiz (laborariak eta abeltzainak)
  • Bizikidetza proaktiboa, norberaren eta eskola komunitatearen heziketarako iturri, sustatuko da eta komunitatearen onki-izate pertsonala ere landuko da Onkizate izeneko batzordearen bidez, helburu hauek dituela: Emozio Hezkuntza / Educación emocional, Autoezagutza / autoconocimiento, Harremanak / relaciones, Zaintza / cuidados, Aniztasuna / diversidad, hezkidetza /Coeducación / Bizi osasuntsua (psikikoa) / vida saludable (mental)
  • Inguruarekiko oreka landuko da Ingoreka izeneko batzordearen bidez, helburu hauek dituela: Elikadura / alimentación, Jasangarria (natura errespetatzea...) / sostenible (respeto naturaleza...), Teknologi arduratsua / tecnologías responsables (digitalizazio planean zehaztuta), Kontsumo arduratsuak / Consumos responsables, Patio horniketa, Osasun fisikoa.
  • Erronkaribarrarekiko lotura landuko da Ibarra izeneko batzordearen bidez, helburu hauek dituela: Landa identitatea / identidad rural, Komunikatiboa / comunicativa, Ibarra / valle, Komunitarioa / comunitaria, Belaunaldiartekoa / Intergeneracional, Irekia / abierta
  • Etengabeko berritze pedagogikoa landuko da: irakasleak etengabe prestatuz, pedagogian gaurkotuz jendarte aldakorreko erronkei erantzuten ahal izateko eta teknologia berriak egokiro eta neurriz txertatuz betiere ikasleen onerako denean. Batzordearen helburuak hauek dira: parte hartzea / participación, Kritikoa / crítica, Iniziatibaduna / con iniciativa, Sortzailea / creativa, Dinamikoa / dinámica, Esperimentala
  • Euskaren ezagutza zein erabilpenaren normalizazioa sustatuko da Uskara eta Euskal Kultura izeneko batzordearen bidez, helburu hauek dituela: Eskola Euskalduna, Musika eta literatura (kantutegia), Euskal kultura
  • Eleaniztasuna sustatuko da. Nafarroako hizkuntzak jakiteaz gain, bertze hainbat hizkuntza  ikastea sustatzen du.
  • Hezkuntza Departamentuak emandako araubideak aintzat hartuko dira eta ikastetxearen kudeaketa aldiro hobetuko da kalitatearekiko konpromisoa berretsiz.

Balioak

  • Landa eskola. Landa eskola izatearen garrantziaren jakitun gara.
  • Lankidetza. Helburu partekatu bat lortzeko gaitasunak, jakintzak eta esperientziak trukatzean oinarrituriko barne eta kanpo lankidetza.
  • Ahalegina. Aldiro hobetuz joateko, eta norberaren gaitasunak garatzeko oinarria den ahalegina.
  • Erantzukizuna. Lanarekin, jarduerekin eta jarrerekin erantzukizuna.
  • Aniztasuna aberastasun iturritzat hartu.
  • Begirunea. Pertsonekin, kulturekin eta ingurunearekin begirunea.
  • Elkarrizketa. Elkarrekin begirunea izateko, elkar ezagutzeko, eta gatazkak konpontzeko  nahitaezko tresna den elkarrizketa.
  • Elkartasuna. Bertzeak onartzera eta haien beharrekin inplikatzera garamatzan elkartasuna.
  • Hezkidetza. Ikasleen sexua zen den ere, ikasle guztiek osoki garatzeko berdintasuna izanen dute.
  • Gogo kritikoa, nork bere buruarekin eta gizartearekin, eginikoa ebaluatzeko eta erronka berriak ateratzeko.