Hezkuntza-proiektua Julián Gayarreren mausoleoaren oinetan

2025/06/10

CPEIP Julián Gayarre HLHIP - IESO Ainariak DBHI ikastetxea Noticias de Navarra egunkarian agertu da, Julián Gayarreren Mausoleoaren inguruko hezkuntza-proiektu batean parte hartu duelako. DBHko 4. mailako ikasleek, Julián Gayarre Fundazioarekin batera, Ronkaleko hilerrian dagoen monumentuaren kontserbazio-egoera aztertu dute, Violeta Romero kontserbatzailearen eta Julián Gayarre Museoko arduradunen laguntzarekin. Helburua izan da tokiko ondarearen garrantziaz kontzientziatzea. Gaur aurkeztu dituzte jasotako datuak eta Nafarroako Gobernuari bidaliko dizkiote.