Arrako: ainarien bidean

2025/10/01

Aurten migrazioen gaia landu nahi dugu. Gure amatxi eta birramatxiek Mauleko lantegietara emigratzen zuten, beren bizitza, beren familiena eta beren ibarrarena hobetzeko. Gaur egun ere emigratzen jarraitzen dugu... Zenbat erronkariar bizi da ibarretik kanpo? Eta, bestalde, ez dira gutxi Erronkari hautatu duten familiak beren bizitza aurrera ateratzeko. Ainari espartingileengandik ikasiko dugu aniztasuna elkarbizitzaren sinonimo izan dadin.