Pilpilka eguna 2025

2025/02/15

Ortzegunean, otsailaren 13 an, eskola eta institua elkarrekin ospatu genuen Pilpilka eguna Larra-Belaguako pistetan.

Aurten natura eta elurra dira gure ikasturtearen ardatza eta horregatik DBH-ESOkoak elurretan egona gara 4 egunez pilpilka-proiektua garatzen (eskia, alpinismoa, geologia, snow-art.... lantzen) eta LH-EP 3-4-5-6 eski kanpainan. 
DBH-ESOko ikasleak arduratu dira eguna prestatzeaz (jokoak diseinuan parte  hartzen eta baita antolaketan ere) eta egun ederra izan dugu benetan bideon eta argazkietan ikusiko duzuen bezala.
ARGAZKI GUZTIAK HEMEN