Miñan liburua Amets Arzallus idazlearekin

2024/11/26

Eskolako APYMAk sekulako oparia ekarri zigun
Erronkarribarrera: Amets Arzallus bertsolaria eta Miñan bere liburua. Horri esker bai eskolan, bai familien eta profesionalen artean ere, aniztasunaren gaia landu dugu. Lehenengo APYMAk liburuak erosi ditu institutuko ikasle guztiek irakur zezaten Ibrahimaren historia. Gero geletan landu da aniztasunaren gaia Ibrahimaren historiari jarraituz.

Horren lekuko dira ikasleek prestaturiko akuarelak, idazleari gustatu zitzaizkionak. Azkenek lehenbentuaren 21ean idazlea bera etorri zen Erronkarira eta goiza konpartitu zuen ikasleekin (Otsagabiko ikasleak espresuki etorri ziren idazlea entzutera) eta arratsaldean ibarreko jendearekin. Sekulako arrakasta izan zuen, gainera!