Institutuetara bisita

2024/03/26

Urtero bezala aurten ere ikasleak Iruñara eraman ditugu, DBH bukatzerakoan ikasketan jarraitzeko haien interesekoak izan daitezkeen hainbat zentro ikustera.

Aurtengo bixita berezia izan da, ikaslegoaren parte bat Arantzara joan baitzen egun horretan bertan (izango duzue honen berri!) eta beste asko Erroma eta Florentziatik iritsi berriak baitziren.

Goiz mugitu honetan zehar Donapea LH zentroa ikusi genuen, eta gero ereduaren arabera banatu ginen. D ereduko ikasleek Alaitz BHI bixitatu zuten, eta A/G eredukoek, berriz, IES Barañain.