Arantzara kanpaldia

2024/04/09

Esan bezala, aurreko martxoaren 25etik 27ra DBH/ESO1-2.mailako ikasleek Arantzan kanpaldia izan zuten. Kanpaldi honen helburu nagusia euskararen sentsibilizazioa eta erabilera sustatzea bazen ere, aukera eman du bertako ikastetxearekin elkatrukea egiteko, zeinarekin ikasturtean zehar hainbat ekimen egin ditugu beraiekin partekatuz. 

Horretarako, Arantzako aterpean egindako egonaldian, hainbat ekintza ezberdin izan zituzten. 

Lehenengo egunean, Arantzara iritsi, goxo-goxo bazkaldu, eta ondoren, San Juan Xarreko natura erresarbara joan ginen paseotxo bat emanez. Bigarren egunean, goizean Arantzako eskolako DBH1-2.mailakoekin elkartukea egiteko aukera izan genuen jokuen bitartez eta primeran pasatu genuen. Zuzenean elkar ezagutzeko aukera izan genuen, eta egia esan, paregabeko goiza pasatu genuen, eskerrik asko! Arratsaldean, aldiz, zuhaitz-parkea egin genuen, eta asteazkena itzulerarako eguna izan zen.