Inauteriak 2025 Erronkariko eskola eta institutuan

2025/03/05

Otsaila bukatzearekin batera inauteri eguna ospatu genuen eskolan eta institutuan. Irudiek argiro adierazten dute bizi izan genuen jai giroa eta alaitasuna. Dena den,  azpimarratzekoa iruditzen zaigu eraskustea horren gibelean dagoen lanaren handia, horrelako egun bat ez baita inprobisatzen. Batetik gaia aukeratzea eta egunaren antolaketa orokorra, Ibarra batzordearen eskutik etorri da. Gogoratu 5 batzorde ari direla eskolan, HH, LH eta DBHko irakaslez osatuta eskolaren izpiritua egokiro islatu dadin proposamenean. Bestetik tutoreen lana dugu, beraien taldeetako ikasleak kohesionatuz eta talde sena elikatuz, ikasleen parte hartze ezinbesteskoa lortuz. Gainera, irakasle guztien inplikazioa dugu, ikusten ez diren hainbat eta hainbat detalle josten eta osatzen. Eta azkenik Erronkariko herriaren eta familien presentzia gure karrikadantzari zentzua ematen baitiote. Ederra da Gaztulun eta Camineros auzoan egiten diguten harrera eta zoragarria da Erronkariko karriketan barna irribarrea zabaltzea. Eskerrik anitx Erronkariko udalari eta egun honetan modu batean zein bestean lagundu duzuen guztiei!  ARGAZKI GUZTIAK