Comedor escolar - Julian Gayarre Ainariak - Ikasnova
Comedor escolar - Julian Gayarre Ainariak

Eskolako jantokia
Jantokia
Jantokia
Gure ikastetxea zonaldekoa izanik, zerbitzu hau Nafarroako Gobernuaren ardurapean dago. Haur Hezkuntzatik, Bigarren Hezkuntzarainoko ikasleek garraioa partekatzen dute. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek asteko bost eskola egunetan ikastetxean bazkaltzen dute: astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiralean, iraila eta ekainekoak barne.
DBHko ikasleek astelehen, astearte, asteazken eta ostegunean, urriaren 3tik aurrera eta maiatzaren 31 arte, ikastetxean bazkaltzen dute. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek 14:00tik 15:00ra jantokian bazkaltzen dute, ondoren 15:00tatik 15:45ra extraeskolarra dutelarik. DBHko ikasleek 15:00etatik 16:00ra egiten dute.
Bazkalondoren, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak 15:00ak bitartean eta DBHkoak 15:45ak bitartean atsedenaldian egoten dira.
Zerbitzu Osagarrien Atalak 2024-2025 ikasturtean jantoki zerbitzua “AUSOLAN” enpresari esleitu zion. Enpresa arduratzen da elikagaiak erosteaz, langileak kontratatzeaz, menuak diseinatzeaz eta ikastetxean bertan janaria prestatzeaz.
Ikastetxeak eskola kontseiluarekin batera Paula Bezunartea eta Arantxa Iriarte izendatu zituen eskola-jantokiko kudeaketa aurrera eramateko, Paula Bezunartea arduradun eta Arantxa Iriarte administrari direlarik.
Jantokiarekin lotutako edozein aferetarako (faltak, noizbehinka joatea, kobrantzak, zalantzak, menu aldaketak), jarri harremanetan honako posta elektroniko honen bidez: cproncal@educacion.navarra.es.
Jantokira faltatzeko edo noizbehinka joateko, abisatu egin beharko da egun bereko goizeko 9:00ak baino lehen eskola agendaren bitartez.
Jantokiko kudeaketa arduradunek egunero goizeko bederatzietan eskolako atarian egongo dira ikaslei arrera egiten eta hauek agendan ekartzen dituzten abisuak irakurtzen.
Jantokiari buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzue honako estekan aurki dezakezue:
INFORMACIÓN
INFORMACIÓN
Toda la información referente al comedor la podéis encontrar en el siguiente documento: