Jon Arretxe - Julian Gayarre Ainariak - Ikasnova
Jon Arretxe - Julian Gayarre Ainariak
Jon Arretxe
2024/05/14
Apirilaren 18an Jon Arretxe idazlea DBHko ikasleekin egon zen "Liburuak gozagarri" programaren barnean. DBH1-2.mailakoekin Beti iparralderantz liburuaren inguruan eta DBH 3-4.mailakoekin aldiz, Ez erran deus liburuaren inguruan aritu zen, talde bakoitzak liburu hori irakurri baitzuen aurretik. Idazlearekin horien inguruko nondik-norakoak aztertzen eta partekatzen aritu ziren; liburuari eta idazketa prozesuari buruzko galderak eginez.
Eskerrik anitx Jon gurekin batera denbora tarte hori literaturaren inguruan mintzatzeko!